XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Txalo batzuk entzun ziren.
Kantuari joaten utziz, entzule txundituon taldera bildu zen.
Hunkitua zegoen gizona.
- Ez dago tangoa lako musikatik.
Tangoak egia esaten dau beti.
Baina tangoa abesteko baino gehiago da dantzatzeko.
Alkar hartzen dakien andra batekin, erdi-ilunetan, gorputza berez-berez doiala... aaai!
Donokia holakotxea izango da, donokirik baldin bada!
Gero, hitzegiteko modua aldatuz eta ahotsa jaitsiz, aitorpen hau egin zigun:
- Hau ez da kontatzekoa be, baina leku egokian gagozenez, esan egingo deutsuet.
Badakizue tangoa dantzatzeko zelan oratzen jakon neskari gure gazte-denboran, honen moduko burdeletan, han Ameriketan? Holaxe!
Dantzalagun bat biltzeko keinua egin zuen, ezkerreko besoaz bizkarretik eta eskuinekoaz ipurditik.
Baina gero, eskuinaz, atzamar potoloa nonbaitetik eta beste guztiak beste nonbaitetik sartzeko imintzio adierazkor bat egin zuen.
- Nola-nola?
- Potoloa atzetik eta besteak aurretik; estu-estu oratu eta dantzan jota su.
Uff, ikaragarria...